Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Mendiko behatokia
Mendiko behatokia
Mendiko behatokia
Ebook350 pages2 hours

Mendiko behatokia

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Naturak bere hizkuntza propioa du, bere poetika. Pello Zabalaren asmoa da izadiaren gramatikan sartzea, behatzearen poderioz, harekin bat egitearen amorez, ulertzen saiatzea. Oharpen horiek egunen gurpilean idatziz osatua da liburua.

Liburuak egunerokoaren forma hartu du. Izadian gertatzen ari dena apuntatuz doa eta horrek barruan sortzen diona hausnartuz idatzi ditu eguneroko piezak.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateJan 1, 2009
ISBN9788498681659
Mendiko behatokia

Read more from Pello Zabala

Related to Mendiko behatokia

Related ebooks

Related categories

Reviews for Mendiko behatokia

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Mendiko behatokia - Pello Zabala

    Mendiko behatokia

    MENDIKO BEHATOKIA

    Bitartean ibillico dira becatutic becatura amilduaz; oraiñ pensamentu batean, gueroseago itz loyak gozotoro aditzean: oraiñ escuca, edo queñada batean, guero musu edo laztanetan: oraiñ ipui ciquiñac contatzen, guero dantzan,

    edo dantza ondoan

    alberdanian.

    J.B. Agirre

    © 2009, Pello Zabala

    © Azala eta diseinua: 2009, Antton Olariaga

    © Argitaraldi honena: 2009, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C. 20304 Irun

    Tf.: 943 63 28 14 Fax: 943 63 80 55

    alberdania@alberdania.net

    Comunicación Interactiva Adimedia, S.L.-ek digitalizatua

    www.adimedia.net

    Paperezko edizioaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-087-4

    Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-165-9

    Mobipocket Edizio digitalaren ISBN zenbakia: 978-84-9868-164-2

    Legezko Gordailua: S.S. 1513/09

    PELLO ZABALA

    MENDIKO BEHATOKIA

    2006-2008

    SAIAKERA

    ALBERDANIA

    Behatokian gustura nabil. Mendikoa da behatokia: izadi naturalean kokatua. Natural izatea lortu nahi, nonbait. Hontzaren begi bihurriak nahi ditut: ilunean dakitenak. Erreparatu ahala, ikusia jakin aurretik, azaleratu nahiko nizuke, denon aurrean ikasteko. Ondo ikasiak leku gutxi. Eta asko balio…

    Behatokiko ikusmira mendikotik idatzia duzue ondoko hau. Edo handik bilbatua, blog txukunean halaxe idatzia. Batean, naturako margo mozkorretan dantzari dabilen irudimenaren begiak izan dira taxu-haria topatu dutenak; bestean, gau bakeosoan zeruan txintxilika ageri diren ñirñir-zulotxoetan topatu dut fantasiazko ñan-ñan gozoa. Giro berdexkagoetan, basilika barruko sabai begi-beltxdun pinu oholen barean sortutako pentsamendurik ere bada, ilunxeagoak igoal…

    Nolanahi ere, aspalditiko zeltar kulturari zor diodan fruitu bitxia dut natura erreparatu eta miresmenez gozatzeko ditxa. Zuhaitzok bizikide trinko eta irmo, urte-sasoi bana biziz garatzen goaz elkarrekin. Arantzazuko egutegi orriei hainbat, erreparo bertsuz arrimatzen natzaio zuhaitz bakoitzari bere aro, loraldi eta hilabete propialean. Naturaren Mintzoan bidea urratzen saiatu banintzaien, 2007ko urtean zuhaitzen egutegi bitxiaren datetan bizitzeko zoria estreinatu nuen. Hala nahi bazenu, neguko solstizio parean abiatuta, hor dituzu urtearen bueltan 13 zuhaitz, izeiak atea zabaltzen dielarik eta haginak itxi: hamabost denen artean, zein baino zein. Urtea abenduaren 23an haginaren egunaz urtezahartzeak, eta abenduaren 24an, eguzkigoran justu, izeiaren egunaz urteberritzeak ere, badizu bere xarma.

    Urtaroak ere, egun argiaren neurrietan koadratuagoak diren zeltar kulturaz bizitzeari eman nintzaion, eta halaxe, urtaro ofizialari aurrea hartuz, zazpi aste lehenago hasi eta zabaldu izan dut hiruna hilabeteko urte-sasoi bakoitza. Argi laburreneko hirurekin, Azaro-Abendu-Urtarril, negua; eguzkia gorakadan, Otsail-Martxo-Apiril, argi-irabazitako udaberria; eguzkia gainezka denean, Maiatz-Ekain-Uztail, egun luzeen mozkorretako uda; eguzkia gainbehera nabarmen hastean, Abuztu-Irail-Urri, argi galeraren sasoi udazkenekoa.

    Eta, tarteka, etxeko kontuen saltsarekin batera, naturaren kale bizitza denen bistakoa, eta baita, marteka, txoko eta zoko gordeenetakoa ere. Entretenituko zara.

    Maite dut lurra

    Maite dut lurra, maite dut idatzi zuen Gandiagak. Bizi zuen ama lurra, biziki maitatuz bizi ziren biak. Maite dut nik ere. Maite begiz, entzumenez, maite ukituz, usainduz, oinez eta gorputzez ere laztanduz, lurra. Maite dut sagar musugorrian horzka ari natzaionean, intxaur mamia tentuz haginen artean birrinduz ehotzen dudanean, mizpira beratuan mingain-ahosabaian muxuka jaten dudanean ere maite dut lurra. Eta ardo sano bat usnatuz, ahoko mandio-ganbarak lurrintzean, lurraren espiritu bixiena, lurraren erraietatik hegalari nireganatua maite dut. Maiteko ez dut, bada!

    Hauxe darabilt gogoan iraulka, blogean ataltxo baten deitura bila nabilenean, -eko aurrizkidun hitzen zakuan ez nukeelako sartu nahi nire ama-lur-etxearekiko maite konturik. Eko-logiak ez nau asebeteko, lasagi gertatu da dagoeneko. Eko-nomiak… ez noa esatera: hor goiko gustu on eta laztan guztiak gaizto-mintzen dizkit eta. Eko-sistemak ere hotz uzten nau.

    Eko horrek, oihartzun garden aspaldikoak ditu, gure etxe esan nahi baitu, bere zentzu zabal bezain gertukoan. Oikos ziotsaten greziarrek beren etxe lasaiari: polis, aldiz, kale eta plaza bullosoagoari. Haientzat oikos bezain ohikoa izan zaigu guri gure etxadia, orain pisu-solairuetako bizitokiak beste mundu kalekoago batean zintzilikatu bagaitu ere. Etzos bera, etika hitza utzi diguna, gure etze-etxe maitearen kideko gerta zitekeen, igoal. Nolanahi, eztabaida daitekeen arren, etika ekologikoak txalma eta arbalda larregi dituela asto gaixoarentzako dirudit.

    Horregatik, hala erabaki dut, nire zakutxoari, ekomaitea deituko diot. Hor sartuko ditut nire eta gure ama-lur-etxearekiko jaulki ditzakedan kontu ttiki eta barre ttiki guztiak. Hauxe, gaurko hau, lehenbizikoa.

    2006-10-24

    Txoriak erromes

    Aise doaz. Airos airean. Baina taldean hobe. Taldea hegan, aireko patera edo kaiukoa bailitzan. Baina, itsasoko beltxaran aldra ez bezala, hauek pozik, tti-tti-tti eta ttu-ttu-ttu, erromeria bulloso pozalaikoan. Arantzazun egin du gaua kardantxilo talde panpox batek: udaberriko kontzertu ondrosorik gabe, zerkausiko murmuriotik gertuago zegoen euren solas etenbakoa lizarren adar eta abarñoetan, nor altuago kokatuko, goizean.

    Norantz ote doa hauen erromesaldia? Ez dira Ama Birjiña ikustera etorri. Baina Arantzazuko eguteran, arotenple gozoak prestaturik, hortxe dute, duela hilabetetik, kardu gozozko oturuntza txuria, zapi berde zabalduan, hegoak pronto prantatuta. Ez diegu gizakiok presta, bestela eman zaie eskura/mokora…

    Erromes doazela badiot, ez da Erromarantz doazelako, ez ohiko erromes gure trazakoetan doazelako. Euskarak egoki eta xaloki bereganatu du, hala zebiltzanei ohiko zitzaiena: pobrezia, beharra. Erromes hitzaren bigarren adiera horixe baita: behartsu, eskale. Erromesa eskaletu zorian gertatzen zen, derrigor; eta eskalea, erromestu beharrean.

    Horregatik dira erromes, taldean datozen txori eta hegazti migrari alaiok. Ez dakarte zorrorik, ez bihi-alerik papoan bidaiarako, gutxiago visa-txartel ustekorik. Ezta beharrik ere! Baina, taldean hobe! Kartutxoak gerriko, begi-beltz bakarti ilunak abar artetik gora begira badirena ikusi gabe baitakite. Taldean etorri dira birigarroak… baina dezente lumatu omen dira aurten.

    Usoak? Gutxitxo aukeran, askoren uste eta nahitarako. Hegoa baldartu zenean, Europan epel zirauten artean ere, eta han jarraitu zuten. Orain bete dira hotz poltsak iparralde goren haietatik hegorantz. Nafar mendi eta piriniar gailur baxuenetatik pasatuko dira, bai, Domu Santuko bidaietan…

    2006-10-24

    Galanpernak biltzen

    Atzo bildu nuen sorta eder bat. Hegoak agudo penatzen baditu ere, txapela lehortzen baitie belztuz, txilar-ainar artean bazegoen txapeloker fresko askorik. Xankame solterik ere bai, txinatarren txapel dotorea xapal-xapal.

    Aurtengo hegoaldi luze samar honek denen ahotan izan du elebide, onddo eta perretxiko, piñutela eta galanpernen sasoi berexiarena. Urtea izan da halakoa: maiatz-ekain lehena, aparta izan genuen, gutxitako tamainakoa; gero udak ez zuen jeneroa galdu, eta udazkenak bide onetik eraman du uzta kontua, oro har begiratuta. Eta, goizetan freskatu ezinik epel mantentzean, basoetan berezkoa den hezedurak (euria bera ere tenplekoa izan baita) egin du gainerakoa. Nafarroan ez dira haserre perretxiko emanarekin, baina bai beste askoren saldoarekin. Garesti aterako ote zaien, nago, batzuei.

    Ba, atzo galanpernak tentuz eta ahal nuen txukunen poltsaratzen nenbilela, hor jasotzen dut segapoto deia:

    Non habil, motel?

    –Hementxe, txapelokerrei txortena kentzen.

    –Ee? Nongo txapelokerrak? Motel, motel… (Herrikoren bat pasatu zitzaion burutik, nonbait…)

    –Arantzazuko mendietan nabilela, galanperna onentxoenak biltzen.

    –Halere! Txapelokerrak eta txorta kontua entzun dudanean…!

    Hegoaren nahasmentxoak behar dute izan. Asko dira goiko ganbaratik arintzen direnak. Izan ere, ez dakit erreparatu duzuen, baina presioa oso baxu dabil aste pare bat segido jada, eta honek badu bere erasana. Halere, hego zakar baldarrarenak laster pasatuko direla dirudi, bere traketsari dagokionean. Sosegu egun xorta bat badator. Egun dotoreak izango dira, dozena erdi eskas. Eta, horren ostean bai, iparra ekialdera etzango dela dirudi, eta adi ibili beharko da hurrengo ilargi bete handiarekin. Urriko ilberriak kale egin zuenez, kontuz orain, azaroko ilbetearekin…!

    2006-10-25

    Paper artean altxorra

    Gaur goizean, mahai gaineko paper mordoska txukundu asmoz nenbilela, duela hilabete batzuk irakurri nuen liburu baten azalak jo dit begi-ninia. Orrien artetik, paper baten mingaina ageri zen eta berari tira diot. Eskuz idatzia, goian ohiko gurutze ttikiaz hasita, tatxa pare baten gainean zuzenketak argi dituela… hara bihotza aise ukitu didan mezu Gandiagarena:

    Zauri bat daroat

    eta ez dut gura

    orbaindu dakidan:

    mundu zabaleko

    leku gehienetan

    gosez ta egarriz

    ahitu ta hiltzen diren

    anai ta arreben

    sufrimendu eta

    heriotzarena.

    Zauri bat daroat

    eta ez dut gura

    sendatu dakidan,

    ez bait nago ziur

    gosez ta egarriz

    ahitzen ta hiltzen diren

    haien sufrimendu

    eta heriotzan

    ez ote daukadan

    zerikusiren bat.

    Laster gorde dut orritxoa nire altxorren mendian. Baina, beldur naiz gose eta egarrituak aiseegi ahaztearekin. Entzun ohi ditugun zenbakien artean, eta kopuruen gorabeheretan kateatuta gelditu dakiguke gogoa… FAO erakundeak duela astebete inguru emaniko datu beldurgarri haietatik, bat gelditu zitzaidan nire bihotzaren segundo banako taupadetan iltzatuta: 4 segundoko haur bat, tartean emakume gajoren bat ere bai, 4 bihotz-taupada, eta bat goseak eraman duela. Hauxe idazten nuen bitartean 50 pasa hil zaizkigu. Zuk irakurtzen duzun bitartean, beste mordoska tristea. Baina, irakurtzen ez baduzu ere bai… zalantza egin bitartean ere hiltzen baitira…

    2006-10-26

    Txepetxa seietan

    Ez txepetxa bakarrik. Txepetxa txir-txir xalo ia isilean bere gordetokian esnatzen denerako, goizeko seietarako han dabil buztangorria tti-tti, tti-tti, ezinegon urdurixko goiztiar nabarian. Seiak eta dozena erdi minutura hasten da txantxangorria, xuabe baina garden, xoxoa esnatu nahi ez duela.

    Esnatu, eta biziki iratzarri, belezahar bikoteak itzartzen ditu bazterrak, kroako garratz mozkortia goietan hegotik iparrera errepikatuz. Ez ziren bi minutu pasako, xoxoa bera ere, sasitik irten aurreko tzitz-tzitz, tzitz hasi denerako, seiak eta hamarrean.

    Zergatik ematen dizudan hau dena? Ordu aldaketak ez dituela batere nahastu hauek denak, horixe esateko. Orain lau hilabete goizeko lauetan hasten zen txori eta hegazti hauen despertadoretza. Orain, Domu Santura iristean, eguzkia alfertu ahala, hauek ere luzetsita dabiltzala dirudit goiz garbi gardenean xalto egin gura.

    Hau dena, gure erlojuen ordua aurrera-atzera ibili beharraren balentria dela eta ez dela, hortik dator. Herenegun, goizeko zortzietan hasi zirela kantuan txoriak zioen gure fraide goiztiar batek. Atzo eta gaur, berriz, goizeko zazpietan.

    –Erlojua nolamoduz ipintzen duzun! –esan diot–, nirean joan den astean bezalaxe, aste honetan ere, goizeko seiak ingurutxoan abiatzen dira, biziari oles, oraintxe punttuan kreatuak bailiran. Memoria fitxik ez izatearen zoria horixe, goizero beti lehenbizikoz esnatzea!

    Segi, segi erlojuarekin jolasean. Semetxo edo alabatxoak harrituta galdetzen dizutenean, Aitatxo, amatxo, eguzkia zergatik erretiratu da gaur hain azkar?, asmatu arrazoiak, asmatu! Temati jarraituko diote galdera sokari haiek…

    2006-10-30

    Artasoko 7. salmoa

    Elizak zelten kulturatik jaso zituen azaroko bi data seinalatuok: zelta gizaki serioak begirune berezia zuen bere hilekiko. Elizak ere bereziki ospatzen zituen bere martirien egunak. Baina, hildako guztien 2 egunak, nahiz santuen nahiz beste guztienak, zelten egunetan finkatu zituen.

    Nik egun honetarako, halako irakurgai eta liturgia berezi bat dut maite. Bitoriano Gandiagak Amalurraren Artasoko 7 Salmoen akaberan, Hiru Gizon Bakarka, 183 ekintza apal xume bezain barnekoia damaigu, sentibera den edonorentzat gonbita.

    Lurra hartu dut eskuan

    mun emateko,

    besarkatzeko,

    bularrean herstutzeko

    luzaro.

    Eta gero,

    neure burua baino

    gorago jasoz eskua,

    burutik behera utzi dut

    sorbaldaz behera jausten,

    neure lur guztiz behera

    lurrezko bataioaren

    seinaletan.

    Ez litzateke, noski, taldean ospatzekoa. Baina bai, norberak, bakardade norberarekikoan, Biziaren iturburuan prantatuta, lur eskutada ondroso bat, aurrez lehor papurtuta prest ukanik, debozio errespetuzkoan, burutik behera bataiatzekoa. Data seinalatua da niretzako. Lehen Elizak arimen aldera 3 meza ematea baimentzen zion apez bakoitzari. Gaur, arimekin ez ezen, norbere bizi betikoarekin komuniatzeko era pertsonala izan daiteke.

    Eta gero kantua: sinesmena pizt, itxaropena xorrotx, barne biziaren xirripa bulloso eskerronezkoaren kanta:

    Sinesten dut bizitza,

    pozten nau bizitzak

    poz betirainokoz:

    Piztu da Jesukristo

    sekuletako poz.

    Sinesten dut bizitza,

    hari zor natzaio,

    hari eskerrak naiz;

    arretaz dut zainduko,

    ospatuko dut maiz.

    Sinesten dut bizitza,

    betirako dohain

    alai ta galanta;

    badut zertan gozatu,

    bai-eta zer kanta!

    2006-11-02

    Etzan zitzaion…

    Asteburuan mendirako tarterik ez dudalako ere, astelehen goizean jo dut Gorgomendi aldera, egurats hats garbien peskizan.

    Belazearen goizeko ihintz malko ttikien margo biziez prendaturik nindoala, mamorrotxo ttikienak ere, bare-bare beren ibilia neurtuz zihoazela, hor ikusten dut katu zurixka gris pinttar pare bat zuena. Huraxe bai ikustekoa, sosegu mantsoan erreparatzekoa: pauso konbinatuak, belar izpirik ere zapaldu nahi ez bailuen, bista xorrotx aurrera urrunera, isil luze eutsiak mugida geldiro gidatzen diola… tentsioa antzematen zaio mutturreko hile luxeenetik isatseko azken punttaraino… Ai! Ikusi nau!… Lau hankatxoak belazean itsatsi bide zaizkio: geldiro, oso mantsoki, hasi da lau belauntxo zaluak hidraulikoki junturetan doblatzen, xumeki, xuabe, guztiz xuabe, belar laburren artean ezkutatzen hasteraino, beheraxeago, makurtuxeago, eta, etzanik sumatu dut… baina etzaten jarraitu du, luze-luze lurrari, den bezain luze etzan zaion arte. Burua behean, bi betazalak lau, buztantxoa luze atzera. Begitartea argitu zait eta Artasoko Salmoen sarrera ikusi dut nire baitan: Zen guztiz etzan zitzaion lurrari, eta lurra ur egin zitzaion.

    Ni, pozik, goraka, belar pendizean aurrera, eta katua hilik luze. Baina, bi betazal xapalek, begiak bistatu gabe, lepoa jirarazten diote, mantso, xuabe, nire pausoek erakarrita… azkenean, katua lurrari itsatsita dago, baina burua atzera begira, bi betazalak luxe-luxe ia itxita dituela, niri begira…

    Aloñan gora iritsitakoan, eguzki gozotan, haize bixiaren hatsetan, burua Artasorantz, bi begiak ia itxian… naizen guztiz etzan natzaio lurrari… hats leun xumez barrua beterik… baina lurra ez zait ur egin. Halere, lurraren magala leun laztan topatu dut beste behin.

    2006-11-06

    Amama Sebastiana

    Nire amama zenarekin akordatu naiz gaur, nola ez nintzen bada akordatuko, meza nagusian Sareptako emakumea txotxak biltzen gogoratu dugunean…

    Baditut hainbat oroitzapen, ia 60 urte dituztenetakoak, lehen gaztaroan baino askoz biziago gogoratzen ditudanak, nire amama xalo maitagarriarekiko gogoaren hari mehe horretan herxtuki iltzatuak. Bata, txotxak biltzearena da. Nire zaluaren ondoan askoz gogorragoa zen gerri hura makurtuz, belaun eta zangoak gonape beltzean zabalduta, banan-banan txotxak biltzen zituen, hurrengo sua pizteko. Asko estimatzen zituenez, bizpahiru urteko mutiko nintzen honek, dena ikasi behar eta, agudo antzeman nion txotxak bilduz amama nire aldera izango nuenari: asko estimatzen zuen ni hartara lerratzea: Sartu hortxe labean, ihar eta bero, bihar sua pizt dezaten…!. Gerora, laranjak etorri ahala (gerraosteko 1945az hari bainaiz), azalak labean gordetzen irakatsi zidan, eta gustura nahi izaten nuen hurrengo sua piztean han egon, laranja azal haiek botatzen zituzten su artifizialak ikusteko…

    Bestea, gogoko hari mehean ondo itsatsia, txitei orea prestatzen zien une niretzat miresgarria zena: asunei nien beldur negartiarekin, han zihoan amona, esku hutsik, beti esku hutsik, asunak sortaka hartu, esku ahurrean bildu, ekarri eskutada mardula… hartu labana eta txiki-txiki egin arte asunak denak txirtxildu arte ziharduen, asun berdeen apur ilun haiek artirin oretan bilduko zituen arte.

    –Amona, ez al zaitu erretzen?

    –Bai, baino ez dio inportik.

    Inporta-ez hori luzaroan inportako zitzaidan niri: nola zitekeen posible asun erreak hain erraz aguantatzea…

    Hirurogeita seiren bat urte izango zituen amama Sebastianak nik, biloba zaharren honek ezagutu nuenean. Beti xahar, beti apur bat aurrera makurtua, beti aurreko mantala jantzita, beti oin bat erdi arrastaka… baina beti bixkor! Haren bi begitxo bixiak, beste barruragoko begien distira zutelakoan nago. Gehien akordatzen naizena, ilunabarrean, badakit sukaldeko zein txokotan, gero irratia apaltxoan hantxe gainean ipiniko genuen aldean, bere aulkitxoa hartu eta, barriñoi txiki batean ekonomika ondoko ur berotik palasta batzuk bota eta, surtako hautsetik bi palakadatxo nahasi orduko, abarkak erantzi, galtzerdiak kendu eta bi oinak ur bero zikinean atseden bila sartzen zituenekoa… Nik, disimuluan beharko, ordurako arrosarioa errezatzen abiatua baitzen beti, guk Santa Maria amaitu baino lehen Agur Maria trabatuz, bere abarkei erreparatzen nien. Batek, ez dakit ezkerrekoa ala eskuinekoa, zulotxo bat zeukan erdian egina: baba ttiki baten tamainakoa. Zertarako ote zen jakin behar, bada. Bi oinak surtako hautsez zikindutako ur hartatik ateratzean, oin bateko bigarren behatzaren bizkar hazia ikustean bakarrik ohartu nintzen abarkaren zuloaren arrazoiaz: kallo gogor konkor hazia zuen amamak bigarren behatzean. Emango ez zion bada, minik, ernegurik eta pauso bakoitzeko herrenka ibili beharrik?!…

    Amama Sebastiana maitagarria! Txotxak biltzen ikusi dut gaur meza nagusikoan. Txotxekin batera etorri zaizkit laranja azalak sua piztean botatako su artifiziozkoak, eta baita txitentzako asun-orea ere, eta baita hain maite zuen arrosarioa, bi oin zartatuak, barriñoiko ur berotan, surteko hautsen atsedenetan, Ave-Mariaka goxatzen zitueneko une gozoa ere. Ez dakit distraitu naizen edo ez, ezta jakin beharrik ere. Nire amama Sebastianak, hain maite

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1