Discover millions of ebooks, audiobooks, and so much more with a free trial

Only $11.99/month after trial. Cancel anytime.

Txokotik zabalera: Normalizator, Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna
Txokotik zabalera: Normalizator, Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna
Txokotik zabalera: Normalizator, Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna
Ebook186 pages2 hours

Txokotik zabalera: Normalizator, Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna

Rating: 0 out of 5 stars

()

Read preview

About this ebook

Euskararen historiak, ibilbideak eta gaurko egoerak badu alderdi tragikoa, zalantzarik gabe. Euskaltzaleok, gainera, hala bizi dugu euskararen balizko galera: tragedia handia litzateke. Baina alderdi tragiko horren ondoan, alderdi komiko bat ere badugu. Euskara osasuntsu biziarazteko ahaleginean, komediatik oso gertu edo komedia hutsa diren gertakari, planteamendu, ekimen… ugari dugu, eta horien gainean aritzea ere osasungarri izan liteke. Umore- edo ironia-doinua erabiltzea, eta gaiak desdramatizatzea, azken batean, erremedio eta terapia bikaina da askotan, ari garen alorra edozein dela ere. Estiloak estilo eta doinuak doinu, idazlan honetan zehar hainbat tesi, planteamendu edo kritika ere badaude. Eztabaidarako eta hausnarketarako gaiak badaude, beraz, baita aski sakonak direnak ere, iritziak ere bai, baina lan honekin ez da inor tesi edo uste horien alde konbentzitu nahi.
LanguageEuskara
PublisherAlberdania
Release dateMay 5, 2020
ISBN9788498685589
Txokotik zabalera: Normalizator, Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna

Related to Txokotik zabalera

Related ebooks

Reviews for Txokotik zabalera

Rating: 0 out of 5 stars
0 ratings

0 ratings0 reviews

What did you think?

Tap to rate

Review must be at least 10 words

    Book preview

    Txokotik zabalera - Dabid Anaut

    1.png

    ZERBERRI

    Txokotik zabalera

    Y

    A L B E R D A N I A

    Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza

    izan du liburu honek.

    Azala: Antton Olariaga

    © 2006, Dabid Anaut Peña

    © Hitzaurrearena: 2006, Kike Amonarriz

    © Argitaraldi honena: 2006, ALBERDANIA, S.L.

    Istillaga, 2, behea C, 20304 Irun

    Tf.: +34 943 63 28 14

    alberdania@alberdania.net

    www.alberdania.net

    ISBN digitala: 978-84-9868-558-9

    ISBN papera: 84–96643–27–1

    Legezko Gordailua: S.S. 1325/2006

    Y

    Dabid Anaut

    Txokotik zabalera

    Normalizator, Supersen eta euskararen

    munduko bestelako fauna

    Kike Amonarrizen hitzaurrea

    ZERBERRI

    40

    HITZAURREAK ERAKUSTEN DU

    HITZATZEA NOLA DANTZATU

    Kike Amonarriz

    Besaulkian eserita zaudete, egunkaria eskuetan, lasai arraio, piz­tuta dagoen telebistari begira. Bat-batean etxeko atea zabaldu da eta zuen alaba gaztea sartu da etxera:

    –Ama! Aita! Badakit zer izan nahi dudan handitan!

    –Ah, bai?! –biak ilusioz beterik eta urduri–. Zer izan nahi duzu, bada?

    –Euskara teknikari!

    Esaldia, bonba atomikoa legez erori da etxe barruan. Orain, irrealtasun sentsazio batek hartu zaituzte, airean nora ezean igerian sentitzen zarete, astronautak espazioan nola. Zuen barruan ilusio guztiak lehertu egin dira eta gas bihurtu izan balira bezala bizi duzue ingurua. Gandua saretzearekin batera, ordea, airea galderaz betetzen da.

    –Zer egin dugu gaizki? –pentsatu duzue–. Egunero lagundu diogu alabari etxeko lanetan, guraso-eskola guztietara joan gara, gure arteko komunikazioa erraza eta sakona izan da… Noiz deskuidatu gara, gainera zetorkigun zoritxar honetaz ez ohartzeko? Zergatik ez du gure alabak bere ikaskideek bezalako lanbide duin eta gizartean erakusteko modukoa aukeratu? Zergatik ez da dentista, arkitekto, garraiolari, irakasle edo futbolari izango? Zergatik egokitu zaigu guri desgrazia hau?

    Aipatzen ari naizen kasu hau erreala da, eta Euskal Herriko etxe askotan isilean bizi den tragedia baten adibide garbia. Baina, ezjakintasunak eta beldurrak eraginda eta seme-alabengan ondorio kaltegarriak izan ditzaketen erreakzioak ekiditeko, orain arte, ez da gizarteratu eta hedabideen orrietara iritsi.

    Isiltasunaren muga hautsi du, ordea, Dabid Anaut izenpean ezkutatzen den nafar idazle gazte eta ausartak. Bere bizia arriskuan jarri, eta urteak eman ditu euskara teknikarien artean infiltratuta, beren lana beraietako bat balitz bezala egiten egunero-egunero, beren ohiturak ezagutzen, mugitzeko erak aztertzen, pentsatzeko maneretan barneratzen… Hitz batean, beraiek bezala eta beraiekin bizitzen. Eta orain arte inork erantzun ez zituen galdera askoren erantzunak eman dizkigu berak: nondik datoz euskara teknikariak? Euskara teknikaria, euskara teknikari jaio­tzen da, edo egin egiten da? Nola erreproduzitzen dira? Nola bizi dira? Non erosten dituzte arropak? Zergatik da gurea, munduan filologo-dentsitate handiena duen herrialdea?

    Zure inguruan euskara teknikariren bat baldin baduzu, ezinbestean irakurri beharreko liburua duzu hau, irakurle; zure bizilagun edo lankide horrekiko harremanak nola bideratu jakin ahal izateko eta gure hirietako segurtasun-falta gero eta nabarmenagoa den honetan lasaiago bizi zaitezen.

    Antropologiaren, ikerketa-kazetaritzaren eta psikosoziologiaren mugen barnean kokatzen den lan hau, gainera, literatura bilakatu du egileak, orri guztiak berniz ironiko batez zipriztindu dituelarik.

    Baina behin lanbide honetan hasita, Dabid Anautek ez du ikerketa eta analisi lan hau teknikarien zer-nolakoak aztertzera mugatu nahi izan, eta urrats bat aurrera egin du, euskalgintza edo hizkuntza normalizazio prozesua izenez ezagutzen ditugun mugimendu harrigarri, arraro eta ezezagun horietara hurbiltzeko. Hari-mutur askotatik tiraka, amaraunaren barruko misterio asko argitu digu.

    Irakurleak, imajinatu ere ezin ditzakeen errealitateak aurkituko ditu orriotan. Patologia sozialaren esparruan koka daitezkeen portaerak aztertu eta deskribatu ditu Dabidek. Esate baterako, zergatik hitz egiten zaie haurrei lehendabizi hilzorian baleude bezala, eta gero, ergel hutsak balira bezala; euskara euskalkitan banatzea gerrillaren taktikaren antzeko mugimendu bat izan ote zen?

    Eta gaitz horiek kutsatutako irakurleentzat hamaika erremedio aurkezten du:

    –Euskararen botikak: gramatikal, euskalkin, sena-belarra, hasperina...

    –Bertso-terapia

    –Hizkuntzaren kalitate eskasia neurtzeko ekuazioa.

    –Gure arbasoak aurkitzeko metodoa

    –Hiztegiaren berrikuntzan, honako ekarpenak egiten ditu besteak beste: euskararen udal gordenantzak, auskalgintza, euskararen ziurtaziria, hizkuntza guaitasuna...

    –Edo erremedio zehatzagoak. Adibidez: Zer esan ez dakizula geratzen bazara aditza asmatu eta segi aurrera!.

    Eta gaitz horiek guztiak Nafarroara ere, egilearen jatorrira, hedatu direnez, Nafar euskaltzalearen dekalogoa aurkezten du, Euskal Gramatikaren Osagaien I. Biltzarrarekin eta Plan Orokor batekin osaturik.

    Lan bikaina, beraz, inguratzen gaituzten errealitate ulertezin hauen klabeak ezagutu eta hobeto interpretatzeko.

    Txokotik zabalera

    Etxekoei,

    Mikel Almandozi eta

    Txomin Yuberori.

    EUSKARAREN BOTIKAK

    Osasuna, metafora gisa

    Euskararen egoeraz eta, oro har, hizkuntzen egoeraz hitz egiteko sarritan baliatu dugu osasunaren metafora. Euskararen osasuna txarra da, euskara gaixo dago, euskararen ajeak, euskararen sendabelarrak… Metafora orok bezalaxe, osasunarenak ere nahi dena esateko ematen du. Esan nahi duguna erabaki, eta hari egokitzen zaion gaitza, sendabidea, sintoma…, aise aurkituko dugu.

    Bistan denez, gaur egungo diagnostiko gehienek euskararen osasunaren eskasa gogorarazten digute. Euskararen egoerari begira gutxieneko arretaz eta patxadaz jarri diren gehienek holatsu diote: euskara, osasunez bederen, ezinean dabil, gaizki antzean, motel, eri; edo, gehienez jota, hainbestean. Gutxi dira bizkor dabilela esaten dutenak, eta horiek, normalean, ezjakintasuna dute abialeku, edota hizkuntza-politika ofizialaren uztarriak lotzen ditu. Beste kontu bat da diagnostikoa azaleko sintometan gelditzen den, edo, euskararen egoera sakonago aztertuta, sintoma horien sorburua –ustezko gaitza– zein den azaltzen den. Eta beste kontu bat da, jakina, askoz ezohikoagoa eta zailagoa, gaitzaren edo ezinaren sendabide erabatekoa zein den denok ongi jabetzeko moduan erakustea.

    Begira dezagun etorkizunaren leihotik

    Nolanahi ere, euskararen osasunaren deskribaketan ostatu hartu gabe, egin dezagun oraingoan oso bestelako ariketatxo bat: jar gaitezen aurrera begira, eta egin dezagun jauzi bat denboran barna. Jar gaitezen, esaterako, 2050. urtean. Eusko Jaurlari-

    tzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak XX. mendearen bukaeran agindutako ikerketa batek aurreikusi zuen moduan, euskara oraindik ere ez da Euskal Herriko populazio osoaren hizkuntza, ezta herritarren erdiarena ere. Alegia, euskarak oraindik ere ezinean jarraitzen du. Aspaldikoak dira Ibon Sarasolaren Euskararen ajeak, Koldo Zuazoren Euskararen sendabelarrak eta gisakoak, baina euskarak bere horretan dirau, gaitzak jota.

    Euskarak ez du, hortaz, osasun ona berreskuratu, oraindik makal antzean dabil, baina bizitzako beste zenbait alorretan gauzak aldatu egin dira. Zoritxarrez edo zorionez, medikuntzak aurrerapen handiagoa izan du soziolinguistikak eta hizkuntza-planifikaziorako teknikek baino, eta botikaren industriak berealdiko asmakuntzak ekarri dizkigu. Denok harritzeko moduko botikak eta sendabideak ditugu egun –2050ean gaude, gogora dezagun–, baita hizkuntzaren ontzira isurtzen direnak ere. Zientzia-diziplina ezberdinen elkartzeak ondorio bikainak izan ditu, eta genetikaren arloan nahiz neurozientzietan egindako bideak hizkuntzaren alorrean aplikazio bikainak sortu ditu. 2000n txantxa hutsa zirudiena, ezinezkoa, adar jotzea, XXI. mendearen erdian egia bilakatu da.

    Ez da asmatu, tamalez, hizkuntza-ordezkapenak eragotzi eta hizkuntza minorizatuak suspertzeko botika orokorrik, hau da, hizkuntzaren estatusean eragina izanen duen botikarik; damurik, botika eta sendabide sozialen arloan ez da urrats handirik egin. Bai, ordea, estatusaren gaitzaren ondorioz korpusean, hiztunen hizkuntza-jardunean, agertzen diren hainbat sintomaren sendagarriak. Eta tira, gutxienez euskararen aje horiek eragiten diguten buruko mina arintzea bada zerbait.

    2050eko errealitate horretan kokatuta, bada, eta zientziaren aurrerapenak elikatutako itxaropen agian ausartegiak bultzatuta, garai horretako botikak imajina ditzakegu. Saia gaitezke, adibidez, gure ustez hiztunen artean arrakasta handiena izanen luketen botikak aurreikusten, eta baita haien ezaugarriak asmatzen ere. Besterik ez bada, gaurko euskal hiztunaren zenbait arazo zerrendatzen lagunduko digu, eta agian biharko ikertzaileen abiapuntu ere izan liteke. Ea, bada:

    Gramatikal

    Gaitza: zuzentasun gramatikalik eza eta akats gramatikal larriak.

    Sintomak: aditz paradigman gertatutako gurutzaketak (zeniguzun, dakigukegu)… deklinabidearen irritazioa (hori zurena da…).

    Posologia: sintomak agertu bezain laster bi pilula, eta agerpen bakoitzaren ondoren pilula bat, sintomak guztiz desa­gertu arte.

    Oharrak: ikasle hasi berriei ez eman, hiperzuzenketak eragin baititzake.

    Euskalkin

    Gaitza: euskalkiaren edo herriko hizkeraren galera, murriz­keta edo nahasketa.

    Sintomak: euskalkiaren forma jatorrak batuarekin edo beste euskalki batekin nahasi edo ordezkatzea (zer erran gura dezu?, alta, ondiño esan dau…).

    Posologia: bi hartualdi egunean, hiru hilabetez, euskalkia egunero erabiliz gero. Tarteka baino erabiltzen ez duenak tratamendu suabeagoa egin dezake; izan ere, neurri egokia gaindituz gero txokokeria izeneko gaitza eragin dezake.

    Oharrak: herriko hizkeraren baten jabe direnentzat baizik ez; alegia, ez du balio euskara batua besterik ezagutu ez eta euskalkidun bihurtu nahi dutenentzat.

    Batudol

    Gaitza: hiztegi batuko hitzak ezin irentsia eta ezin ahoskatzea.

    Sintomak: kokodrilo, orkesta esatea… eta ez krokodilo, orkestra.

    Posologia: hitz gatazkatsuak agertzen diren guztietan supositorio bat hartu.

    Oharrak: kontuz gaindosiarekin, ongi zegoena zuzentzeko (okertzeko, alegia) arriskua baitago: kokotsa / krokotsa, kokoteraino / krokoteraino, festa / festra

    Abizenil

    Gaitza: Agirreiturriagagoitia, Barinagarrementeria…

    eta gisako abizenak jarraian eta etenik gabe esateko ezinta-

    suna.

    Sintomak: abizen luzeekin trabatzea.

    Posologia: sintomak agertu baino lehen, pilula bat hartu behar da.

    Oharrak: irrati-esatari erdaldunentzat eta abizen horiek jendaurrean ezinbestean esan behar dituen ororentzat oso egokia.

    Jatorrin

    Gaitza: hitz egiteko garaian euskal jatortasunik eza, senik eza; hizkera ez-jatorra, erdal kutsu nabarmenekoa.

    Sintomak: erdarakadak, erdal egituren eta joskeraren erabilera (ikusi dizut, da superguai, eske zara laostia…).

    Posologia: egunero, baraurik, bina pilula hartu. Gaitz larrien artean sailkatutakoa izaki, tratamendu luzea behar du, urtebetekoa gutxienez.

    Oharrak: bigarren mailako ondorioak eragin ditzake; izan ere, dosi egokia gaindituz gero, pedantekerian erortzea eta ingurukoen arbuioa ere eragin dezake.

    Doinutil

    Gaitza: euskarazko jardunean erdal doinua eta azentua agertzea.

    Sintomak: entonazio erdalduna (Hondarribía, berreskurapéna…), atzerri-soinuak (oyaskoa…).

    Posologia: hitz egin baino lehen hartualdi bat egin, pixkanaka euskal doinua eskuratu arte.

    Oharrak: euskaldun berrientzako bereziki egokia, eta

    erdaren eraginpean bizi diren euskaldunentzat –alegia, euskaldun guztiontzat–, mesedegarria. Aldian behin, azentu exotikodun jarioa eragin dezake, baina berehala desagertzen den ondorio iragankorra besterik ez da. Intonazio exotikoa bizpahiru egunen buruan desagertzen ez bada, kontsulta egin medikuari.

    Hasperina

    Gaitza: haren ahoskatzearen edo hasperentzearen galera.

    Sintomak: ha ez ahoskatzea.

    Posologia: sintomak sistematikoki eta modu erregularrean agertzen direnean hasi tratamendua hartzen, eguerdian eta gauean 30 mililitro edanda.

    Oharrak: hasperentzeari bizirik eusten dioten Iparraldeko hainbat inguruetako euskaldunentzat aproposa. Hasieran, ohitu arte, ha behar ez den tokietan agertzea gerta liteke: zientziha, ahitona…–, baina joera hori bere kasa desagertuko da.

    Ergativ

    Gaitza: ergatiboaren erabilera okerra, ergatiboaren legea eta dagozkion salbuespenak gobernatu ezina.

    Sintomak: ergatiboa behar denean ez erabiltzea (ni uste dut), edo behar ez denean erabiltzea (nik etorri naiz).

    Posologia: sintoma agertzen den guztietan, salbuespenik gabe, spraya sudurreratu eta inhalazioa egin behar da.

    Oharrak: oso garrantzitsua da hutsik egin gabe tratamendua ezartzea. Sintoma lehen aldiz sumatu eta berehala ekin behar zaio tratamenduari, gaitzari errotzen utzi gabe. Prebentzio gisa, euskara ikasten ari direnek ere har dezakete, beti ere irakasle aditu baten zaintzapean.

    Sintaxin

    Gaitza: sintaxiaren deformazioa, joskera baldarra.

    Sintomak: erlatiboaren erabilera okerra (gizon bat pisatzen duela…), esaldien arteko lotura okerrak (zalditik erori egin da, baizik eta oso azkar zetorren…).

    Posologia: gaitza agertzen denean tratamendua aplikatuko da, egunean bi kapsula hartuta. Mendeko perpausa eta erlatiboz­ko esaldi ugari pilatu den egunetan, hiru kapsula har daitezke.

    Oharrak: gaitz hau kutsakorra da oso, beraz, inguruko hiztunengan sintomak argi sumatuz gero, prebentzio-tratamendu gisa ere egunean kapsula bat har liteke, gehienez ere sei hilabetez.

    Egokisprai

    Gaitza: hizkuntzaren egokitasunik eza.

    Sintomak: erregistro okerrak aukeratzea (koadrilako

    Enjoying the preview?
    Page 1 of 1